Lehenbizi, Maiderrek Elatzeta eskola nolakoa den erakutsiko dizue, baina kontatuko digu bere etxetik nola etortzen den:

"Nire etxetik eskolaraino zail samarra da, baina azalduko dizuet. Lehenengo, aurrera joan. Gero pixka bat ezkerrera, aurrera, ezkerrera berriro, eta Pio Baroja institutura helduko zara. Aurrera abiatu, eta eskuinera joan. Aurrera berriro eta Aduana kalera iritsiko zara. Aurrerako joan, biribilgunea pasatu eta La Sallen agertuko zara. Gehiago, pixka bat gora joan eta Arretxeko Gainan agertuko zara. Askoz gorago eta Ventasen agertuko zara.

Ezkerrera egin, eta eskuinera eta aurrera. Ogi Berri eta Tahona bat daude. Gero aurrera bota eta eskuinera. Ondoren jaitsi aldapa eta ezkerrera bota. Aurrera jo, eta ikusten dituzu: lehenengo, 2 urteko eskola; aurrez aurre 3, 4 eta 5 urtekoen eskola dago; 1.mailatik 6. mailara daukan eskola pixka bat gorago dago.

external image moz-screenshot-4.jpgElatzeta_ikastetxea.jpg

"Gure eskola oso polita da. Gela pilo bat ditu. Patioa oso handia da, eta oso ondo pasatzen dugu. Niri gehien gustatzenzaidana informatika da, baino beste batzuk matematika eta abar. Gelak oso interesgarriak dira. Eta patioanhal dugu gomara jolastu, saskibaloian edo futbolera. Jangela bat dago, eta 12:35etan bazkaltzen dugu. Batzuetan janaria ez zaigu gustatzen, eta beste batzuetan bai. Lehengo astean, jangelako zaindari berria etorri zen. Patri deitzen da."




Ikerrek Hondarribiara egun pasa joateko jarraibideak emango ditu:

"Pasatzen zara Gre-Fetik aurrera. Gero biribilgunetik eskuinera. Aldapa jaitsi eta eskuinera egin. Gero aurrera eta bi alde daude. Ezkerrera sartu eta gero berriz aurrera. Bi alde daude: ezkerrera hartu, gero aireportutik pasa, biribilgunean aurrera, eta ura botatzen duen biribilgunetik berriro aurrera. Gero segi bidea aurrera, biribilgunean aurrera, kiroldegitik aurrera, eta parketik pasa. Parking bat dago. Sartu aparkalekuan eta ibilgailua aparkatu. Ondoan hondartza dago. Bainujantzia jantzi eta... hondartzara! Hondartzan ordu bat egon. Bukatzean ibilgailua hartu, Higerreko faroan zerbait pikatu, eta gero etxera."

Higerreko_itsasargia.jpg

Iñigok bere etxetik Hondarribiarako txangoa kontatzen du:

- Etxetik ateratzen naiz,


Cristinak ere hondartzara joateko gonbitea. Lehenengo, hondartzara joateko bidea:

"Etxetik atera eta ezkerrera joan. Gero segi aurrera, behera joan eta aldapatik dena aurrera. Hor biribilgune bat dago. Igarotzen duzu eta zubi bat dago. Pasatzen zara behetik eta aurrera. Amaitzen duzu eta beste bidegurutze bat dago. Aurrera berriz ere egin, eta agertzen zaizu bidegurutzea. Aurrera berriro, eskuinera joan eta aparkaleku bat dago. Bertan aparkatzen duzu eta listo."


Hondarrabiako_hondartza.jpg
Gero hondartzaren deskribapena egiten digu:

"Hondartza oso lasaia da, eta ura hagitz ona. Hondarrak batzuetan kilimak egiten ditu. Polita da hondartzan txakurrak, kaioak, katuak, ontziak eta abar daudelako ere. Hagitz-hagitz ikusgarria da... beno super ederra da, eta eguzkia hartzen duzu. Uretara joaten zara, eta hagitz goxoa dago!



Janire ere hondartzazale amorratua!:
Janireren_hondartza.jpg

"Etxetik ateratzen naiz, kotxea hartzen dugu, eta aurrera joaten gara. Gero eskuinera aurrera. Biribilgune bat dago. Gero joaten zara, eta iritsi gara. Hondarribiako hondartza oso luzea da, polita ere bai. Denbora librean joaten gara patinekin. Eta izozkia erosten dugu, eta oso ondo pasatzen dugu. Hondarra oso beroa dago, eta ura hotza. Arrainak txikiak dira, eta olatu handi batzuk etortzen dira. Hondartzan makil asko daude, eta harriak ere. Egun batean harri bat zegoen, bihotz bat bezalakoa, eta nire amari eman nion. Gero etxera joan nintzen, eta nire egunerokoan idatzi nuen.


Nahiak Irungo Dantza eta Musika Eskola aurkeztuko digu:

"Irungo Kontserbatoriora joan nahi baduzu,jarraitu pausu hauek: Katea auzoko 5 urteko 5 urteko haurren eskolatik hasi, parke txiki bat dagoenetik. Ate horretatik aldapa bat jaitsi eta autobus geltoki ñimiño bat dago. Hiru eta erdietakoa hartu (arratsaldekoa). Jarraitu bidaia Irungo Zabaltze plazaren parera iritsi arte. Iristean, atearen aurreko eskuinera joan. Zebra bide ba aurkituko duzu. Igaro handik. Plaza gurutzatu, ezkerreko izkinetik, eta gurutzatu beste errepide bat zebra-bidetik. Trafiko gutxikoa da. Igo beste aldean dagoen aldapa bat. Jarraitu aurrera, pasa errepideak, baino bete aurreraka. Ezkerrean aurkituko duzu Kontserbatorioko parkeko burdinezko hesi handia. Irungo Dantza eta Musika Eskola da nire txoko handi gogokoena. Parke naturalean zuhaitz azpiko eserlekuetan, lasai irakurtzen patxadaz egon zaitezke. Musika entzuten da. Martxa nahi duzula? Oso ondo. Ezkutaketan harrapaketan, lasterketetan, bizikletaz eta abar egon daiteke. Haur txikientzat jolastoki apropos eta segurua dago."


Kontserbatorioa.jpg
Orain bere deskribapena egingo du:

"Bi ate daude:

- Ibilbidean aipatu dizuedana.

- Aparkaleku baten ondoan dagoena.

Harrizko edifizio handi zaharra da. Hortik entzuten da musika gehien. Hiru pisukoa da.

Ondoan lur azpiruntz doazen eskailerak daude. Ondoren bi kristalezko ate daude. Barruan itxaron-gela aurkituko duzu. Gero 6 eskailera goruntz eta beste ikasketa gela batzuk daude. Horien artean balletarena eta instrumentu batzuena.

Goian, lur azpiko eskaileren alboan, oso sakonera gutxiko putzu artifiziala dago. Batuetan ahateak ikus daitezke.

Beste inguru guztia landarez, harrizko bidezkaz, zuhaitzez eta naturaz osatua dago. Bira bat emateak merezi du!"



Joanak bere etxeko parkea deskribatuko du:

"Eskolatik nire etxeko parkera joateko, lehenengo errepidetik aurrera joan, gero eskuinera, ondoren ezkerrera, eta hor biribildune bat dago. Hortik eskuinera jo. Han tunel bat dago. Hortik pasa ondoren aurrera joan, beste biribilgune bat ikusi arte. Han aurrera joan behar duzu, eta Urdanibia jartzen duen kartela jarraitu. Gero aurrera, beste biribilgune bat ikusi arte, Hortik ezkerrera jo, gero aurrera eta hor autobus geltoki bat dago. Pixka bat atzerago parkea dago, eskuinean."

Urdanibia.jpg
Parkea horrelakoa da:

"Nire etxe ondoko parkea oso polita da. Bi zabu ditu handientzat, eta beste bi txikientzat. Bi txirristra daude: bat bizpahiru urtekoentzat, bestea berriz handientzat. Gero eskalatzeko gauza xelebre bat dago. Oso ondo pasatzen dugu parke horretan. Urte asko egon da parke hori hor. Ume asko egoten dira parke horretan. Lurra gomazkoa da, eta parke ondoan txakurren zakarrontzia dago, beraien kaka botatzeko. Pixka bat aurrerako, iturri xelebre bat dago. Ondoan taberna oso polit bat dago. Berria da taberna hori."


"Anakatik nire eskolara joateko, lehenengo aurrera, autobus geltoki bat dago. Handik aurrera


Anek Junkal elizatik Palmera-Monterorainoko txangoa antolatu digu:

"Junkal elizatik hartu eta dena zuzen. Etxe berri batzuk daude. Ondoan Bidasoa ibaia dago. Bi bidegorri daude. Aurrean baldin badituzu, eskuinekoa hartu eta zuzen segi. Gero badago bidegurutze bat; eskuinera joaten denetik joan. Zuzen-zuzen joaten baldin bazara, aldapa gora bat dago. Bidegorria da guztia. Biribilgune bat dago. Hiru pasabide daude. Eskuinekoa hartu behar da zuzen, eta plaza batera iritsiko zara. Parke bat dago: Hori da Palmera-Montero."

Palmera-Montero.jpg

"Palmera-Montero lehen abere-hiltegia zen, eta ibaia pasatzen zen. Jende guztia pasatzen zenean, korrika batean pasatzen zen. Instituto bat zegoen ondoan. Leihoak irekitzen bazituztean, kiratsa etorriko zen, eta ioiz ezin zituzten leihoak ireki. Baina orain asko aldatu da. Etxez betea dago, plaza bat dago parke batekin, Zura jatetxea dago, oso berria eta polita."



ANakatik eskolara:

"Anakatik nire eskolara: aurrera, autobus geltoki bat iritsi arte. Biribilgunetik ezkerrera eta beste biribilgune bat dago. horretatik aurrera, eskuinera, kotxe denda batera iritsi arte. Handik ezkerrera, aurrera, ezkerrera, eskuinera, eta gero iritsi gara.

Orain esango dut nolakoa den: Daude hiru eskola: txikia, ertaina eta handia. HAndiaren ondoan futbol zelaia dago. Hiru jolastolki daude: bat normala, beste bat txikia eta bestea handia. Eskola barruan bi pisu daude. Behean gimnasioa dago, tutoritza, musika gela eta anzerki gela; etea goian informatika gela eta klaseak."



Mirenek bere etxetik auzoko Elizaraino eramango gaitu:

"Lehenengo pixka bat ibili behar duzu; errepidetik joan eta Ogi Berrira iristen zara. Ibiltzen segi, eta ikusiko dituzu Tahona, Estankoa, liburudenda... Ondoren, errepidetik joan. Aurrera egiten duzu eta ikusiko dituzu farmazia, Itzala taberna... Errepidetik jarraitu eta ikusiko dituzu liburudenda, Noray eta abar. Segitzen duzu aurrera, eta errepidea pasatu behar duzu. Aurrera egin, eta zubitik pasatzen zara. Trenbideak ikusiko dituzu. Aurrera segi, eta errepidean aurrerago parke bat ikusten duzu. Segitzen duzu aurrera, eta etxe asko ikusiko duzue. Aurrera berriro eta ikusiko dituzu suhiltzaileak. Aurrerago joan, eta eliza ikusten duzu.


Orain bere deskribapena:

"Eliza ez da oso handia ezta oso txikia ere. Leihoa ere ez da oso altua, eta bi ate dauzka sartzeko. Eliza barrutik oso banku handiak ditu, eta koadroak ere oso handiak. Eta hormak laranja-horixkak ditu."


eliza_zaharra.jpg
Beste bide bat eliza horretara joateko:

"Topoaren geltokian zaude. Ate batzuk puskatuta daude. Pasa hortik, gero tuneletik. Gora joan, eta Lucasen denda ikusiko duzu. Aurrerago Tomasi izena dago. Pixka bat gorago eta zakarrontziak daude. Gero katekesia ikusten duzu. Pixka bat gehiago segi. Orduan 20 edo 25 pausu aurrera, eta zubi bat dago. Azpiak pasatzen dira trenbideak. Begiratzen baduzu, etxeak ikusiko dituzu. Ezkerrera egin, eta errepidetik zoaz ibiltzen. Eskuinera egiten baduzu, etxe handi bat dago. 15 pausu aurrera, eta ikusiko duzu parkea. Parkean umeek jolasten dute.. Ordu pare bat egoten dira edo gehiago. 50 pausu gehiago, eta zelai handi bat dago. Begiratu eskuinera, eta eliza ikusiko duzu. Iritsi gara, baina berandu heldu gara.

Ni ez naiz joaten eliza horretara, beste batera joaten naiz. Ez daukat gustukoena, ezta txarrena ere. Bi banku ditu kanpoan. Inguruan loreak dauzka. Kotxeak daude, eta zelai handi bat dago. Ikusten baduzu hortik behera, errepidea dago. Eliza ez da oso altua. Leiho handi bat dago, eta ahal duzu igo, ez delako oso altua."


Unaik Pinudi Parkea aurkeztuko dizu:

"Pinudi parketa Irunen dago, eta ni oinez joaten naiz. Lehenengo, nire etxetik abiatzen gara, eskuinera egiten duzu eta aurrera. Aldapa igotzen duzunean ezkerrera joan. Gero zebrabide batetik joaten gara. Ondoren aldapa igo, eta beste zebrabide batetik joaten gara. Aurrera joan, gero eskuinera eta eskailerak igo. Ondoren zebrabide txiki bat gurutzatu behar dugu, gero beste eskailera batzuk igo, eta beste zebrabide txiki bat dago. Hori gurutzatu ondoren aurrera, gero eskuinera joan eta parkera ailegatzen zara".

Pinudi_parkea.jpg
Hau da Pinudi parkearen deskribapena:

"Pinudi parkea oso handia da, eta niri gustatzen zait. Ondoan bi futbol zelai dauzkalako, eta saski baloira jolasteko ere. Nik batzutan Andreirekin joaten naiz, bestetan Iñigorekin ere, eta oso gutxitan nire aitarekin eta txakurrarekin. Hor ondoan Andreiren etxea dago, eta beste parke bat ere badago. Parkean txirristra bat dago, eta tren bat. Orain lur berezi bat jarri dute, ume txikiak erortzean min gutxiago hartzeko."


Olatz S.-ek musika eskolatik Elatzeta eskola ondoko zelairainoko bidea azalduko digu, planoa eta guzti:

"Hasieran musika-eskolatik eskuineko atetik atera, eta aurrera jaitsi. Plazatxo bat dago. Kontuz! Hor bidegurutze bat daukazu. Bidegurutzeatik eskuinera joan behar duzu, eta oztoporik gabe aurrera jarraitu, Colon pasealekuraino. Hortxe topo geltokia daukazu. Txartela hartu behar duzu: "Lasarte-Oriako topoa" Topoak Mariñon utziko zaitu, eta hor beste topo geltokia daukazu. Beste aldean aldapatxo bat dago, eta gero tunel txiki bat. Hortik pasa Andrearriaga kaleraino. Errotara segi, eta hortxe daukazu eskola. Zelaia eskola ondoan dago, berehala ikusiko duzu.

Eskola_ondoko_zelaia.jpg

Eskola ondoko zelaia oso oso berdea da, eta zuhaitzetan txorien txioak entzuten dira. Gainera eskolan dagoen belardi bakarra da. Batzuk txakurrak paseatzen dituzte. Babarrun haziak belardian erein genituen.



Oraingoan Evarekin Belaskoeneatik abiatuko gara, Hipikara zaldiz ibiltzera:

"Belaskoeneatik eskuin aldera aldapa bat igo behar da. Bihurgunea pasa, eta espaloitik segi zuzen... Zebrabidetik igaro eta zuzen segi, zebrabidean agertu arte. Biribilgune erdia inguratu, eta jo eskuinetara. Zebrabidea zeharkatu, eta eskuineko bide zuzena hartu biribilguneraino. Zuzen segi, eta semaforora ailegatu ondoren ezkerretara jo. Berriro zuzen segi biribilguneraino. Ondoren zuzen jo eta aldapa jaitsi. Behe-behean bi zebrabide pasa. Ondoren malda igo, espaloitik segi. Bidegurutzera iritsi ondoren zeharkatu."

hipika.jpg

Eta orain Hipikaren deskribapena:

"Toki-Alai ondoan dagoen hipika da nire tokirik hoberena. Hipika zaldiz beteta dago, eta haiekin entsaiatzeko erabiltzen da. Hipika zaldiarekin ibiltzeko egina dago. Lokatzez beteta dago Hipika. Hor oso goxo egon daiteke bazkaltzen. Horretarako mahai batzuk daude, oso politak. Ikusi ere egin daiteke, zaldiekin egon, ilea orraztu..."



Hendaiako parkera goaz orain Maddirekin:

"Lehenik, Behobiara joango gara. Ondoren, Hendaiako zubia gurutzatu, eta aurrera jarraituko dugu. Lehenengo bidegurutzean behera egin, eta parke bat aurkituko dugu. Handik bidegorriari segi, eta amaitzean segi maldan behera. Espaloitik zubia zeharkatu, eta bidegorrira itzuliko gara. Sandiagotarrak pasa, eta abiapuntura iritsiko gara. Bidegorria ibai ertzetik doa, eta ondoan parke bat dago.

Parkean frantziar atseginak egoten dira. Parkean jateko mahaiak daude. Etxetik janaria eraman daiteke, eta jateko leku onda. Parkea aurreran txirrindak jartzeko egun borobil eta txikiak daude. Jolas lekuan iturri txiki bat dago. Parkearen ondoan tenis zelaia dago, parkea bezain handia."



Oraingoan eskolatik Albaren etxeraino:

"Lehenbizi eskolatik atera eta pixka bat aurrera joan, eta gero ezkerretara jo. Aldapa hartzen duzunean gora joan, eta bukatzen denean, ikusiko duzu STOP jartzen duela lurrean. Hortik ahal duzue jo ezkerretara edo aurrera; ba aurrera jo. Segitu aurrera, eskailera batzuk aurkitu arte. Eskailerak jaitsi eta eskubitara jo, parkea aurkitu arte. Parkea gurutzatu eta aldapa txiki bat aurkituko duzu. Aldapa hori jaitsi eta segi aurrera, beste aldapa bat aurkitu arte. Aldapa hori igo eta beste aldapa bat dago beheraka. Errepidea gurutzatu eta eskuinera jo, 4 pausu edo horrilea. hori egin eta behera joan, oso aldapa txiki bat jaitsi arte. Gero eskuinera, eta erdiko atariraino joan. Hori nire etxea da!


Nolakoa da Albaren etxearen ingurua?:

"Nire etxe parean Ogi Berri bat dago eta eskuinerago Tahona bat. Tahonaren ondoan Kinkiladenda bat dago, eta ondoan Landetxa kioskoa dago, eta kale berberan Alicia taberna eta albaitaritza daude. Nire etxetik 30 m-tara 2 parke daude. Eta Ogi Berriren atzekaldeko kalean denda bat eta apaindegi bat daude. Nire etxetik 40 m-tara frontoia dago, eta hor Ventaseko jaietan dantzaldia eta txokolatada egiten dira, eta gainera eliza dago. Nire etxearen ondoko ataria pasatu, eta errepide bat dago. Errepidea gurutzatu, eta Arantza taberna dago"

Arantxa_taberna.jpg


Xabi futbolzaleak eskolako futbol zelaia ondo ezagutzen du:

"Nire etxeko garajetik atera, eta bi bide duade, bat eskuinera eta bestea ezkerrera. Ezkerreko bidetik joan eta biribilgunean eskuinera hartu, eta bide bat ikusiko duzu. Bidea bukatzen denean, beste biribilgune bat dago, baina ez lehengoa bezalakoa, oso handia baizik. Biribilgunean aurrera segi eta bide bat aurkituko duzu. Bidean aurrera joan, tunel batera iritsi arte. Tunela pasatzen duzunean, biribilgune batean ezkerretik joan, bide gurutze batera iritsi arte. Bidegurutzean eskubiko bidea hartu eta bi bide ikusiko dituzu, bat aurrera joateko eta bestea ezkerrera joateko. Ezkerreko bidetik joan, eta eskola bat ikusko duzu, eta atzean harrixkazko futbol-zelaia.

Futbol-zelaia ez da oso polita, baina egoteko erosoa da. Euria egiten duenean, putzu asko daude, eta ezin da jolastu. Harrizkoa da, eta porterien sareak zuloz beteta daude. Ondoan baserri bat dago, eta egunero zaunka egoten den txakur bat. Futbol zelaiaren atzean errepide bat dago, eta etxe solte batzuk ere. Horietan nire lagun bat bizi da. Errepide horretatik kotxe gutxi pasatzen dira, horregatik errepidean jolas daiteke."

Eskolako_futbol_zelaia.jpg

Nahikoa ez bada, Jonek beren osaba-izenen etxetik eskolako futbol-zelaira eramango gaitu:

Nire osaba-izeben etxea Arretxen dago. Lehenengo, aldapa bat jaitsi eta aurrera segitu. Beste bidegurutzean eskuinera jo, eta aurrerantz jo behar duzu. Beste bidegurutze batera iritsi, eta eskuinera jo. Aurrera segitu, eta beste bidegurutze bat aurkituko duzu. Aurrera jo, eta segi aurrerantz. Bide bat aurkituko duzu behera, eta bestea gora. Behera joan, eta ezkerrera jo hurrengo bidegurutzean. Aurrerantz segitu, eta iritsi zara eskolako futbol-zelaira!

Ni lagunekin joaten naiz patio orduan, eta asko gustatzen zair, zeren oso ondo pasatzen baitugu. Ez da oso polita baina egoteko erosoa da guztientzat. Futbolean aritzen gara, patxadaz hitz egiten dugu...

Eta hau da Eskolako futbol zelaiaren deskribapena!"



Beñatek kontatuko digu bere anaiaren ikastetxea nolakoa den, Gazteluzar hain zuzen:

"Lehenengo etxetik atera, eskuinaldera jo eta plaza ikusiko duzu. Aurrera joan eta eskailera batzuk ikusiko dituzu. Jaitsi eta aparkaleku bat ikusiko duzu. Gurutzatu eta aldapa behera eta gora ikusiko dituzu. Eskuineko aldetik gora joan, aurrera jarraitu eta obra batzuk ikusiko dituzu. Aurrera segi izkin batetik. hor eskailera batzuk ikusiko dituzu. Igo eta Gazteluzar ikastetxea ikusiko duzu.

gazteluzar.jpg Gazteluzar ikastetxean ingelesa, euskara eta gaztelania eta abar ikasten dute. Oso ondo pasatzen dute.



Iratik euskal dantza egiten duen tokia azalduko du, dantza egiten animatzeko asmoz!

"Nire etxea Bera de Bidasoan dago. Lehenbizi, kotxea hartu, aldapa behera joan, eta eskuinera. Aurrera segi eta segi, 5 minutuz edo horrela.

Ondoren, aldapa txikitxo bat igo, eta segi aurrera, aurrera eta aurrera, 9 minutu pasa arte. Han autobus geltokia aurkituko duzu, eta piska bat aurrerako parging txikitxo bat dago. Kotxea aparkatu eta bide estutik sartu. Ezkerrera joan eta aldapatxo txiki bat igo, eta han aurkituzko duzu. Atean hau jartzen du: "Eraiki dantza taldea". Horixe da. Autobusez ere joan ahal da. Han "Zaisa-Hospital" jartzen du."

Eraiki_dantza_taldea.jpg

"Kanpoan jolastu egin daiteke. Eta batzuetan kanpora ateratzen dira, dantzak entseiatzera. Zuk ikusi egin ahal duzu. Horretarako egiten dute: jendeak ikusteko. Etxet txiki zahar bat zen, baina orain konpondu egin dute. Futbol zelaia dauka, baina porteria bakarra dauka. Beste porteria zu jartzen zaren tokiaren atzean dago. Oso polita da. Zuk euskal dantza ikasi nahi baduzu, apunta zaitezke."



Eta orain Hendaiatik Andrearen etxeraino:

"Hendaiako hondartzatik atera, eta parke batera abiatu ondoren, biribilgune bat aurkituko duzu. Aurrera joan, eta gero eskuinera. Momentu batean aurkituzko dituzu bi errepide. Abiatu ezkerrea, orduan dena aurrera, eta momentu batean eskuinera. Zubi bat dago, hortik pasa, eta beste biribilgune bat dago. Hor ezkerrera, segidan eskuinera beste biribilgune batean. Dena aurrera, ondoren mugimendu batean eskuinera. Azkeneko atariraino joan, eta heldu gara."

Andrearen_etxea.jpg

"Nire etxea Irunen dago. Handia da, polita eta gauza pilo bat dauzka. Begiratu: koloretsua da eta ederra. Hiru logela ditu, bat nirea, beste bat ama-aitarena, eta bestea norbait etortzen bada. Bi komuna, bi terraza eta 2 telebista ere baditut. 3 telefono dauzka. Nire etxearen gainean parke bat dago, eta ondoan nire lagun baten etxea dago. Nire etxearen aurrean ibai bat dago."